XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskal Herriko azken haur basatia. Euskal Herriko azken haur basatiaren istorio misteriotsu eta tristea

Telefonoak jo zuen goiz batean. Felix Ibargutxi zen albiste ilun eta ikaragarri bat emanez.

Errenterian ba omen dago gizon bat hamalau urte arte txabola batetik atera gabe bizi izandakoa.

Lau hankan ibiltzen omen zen eta zutik ibiltzen erakutsi behar izan zitzaion.

Ea hitz egiten duzun berarekin.

Dardarka hasi zitzaidan eskua telefonoa uzterakoan.

Pasadizo harrigarri eta sinesgaitzez bete zitzaidan imajinazioa.

Nolakoa ote zen gure gizona? Zer gogoratzen ote zuen lau hankan igarotako haurtzaroaz?.

Hurrengo egunean bertan Errenteriara bidean jarri nintzen, Euskal Herriko azken haur basatia izan zitekeen pertsonaren bila.

Bi pista bakarrik neuzkan.

Lehenengo izen bat zen: Leonardo Goñi, udaletxeko enplegatua izandakoa.

Bigarrengoa toki bat zen: Errenteriako Miserikordia, itxuraz gure gizona zegoen lekua.

Errenteriako Alde Zaharrean galdezka aritu ondoren, estanku batean aurkitu nuen Leonardo Goñi, irrifartsu eta hizketako gogoarekin, baina ez zekien ezer asko.

Idoiaga baserrian aurkitu zuten, eta zuzenean Miserikordiara eraman, ikuilutik ihes egin zuen batean.

Ehiztari batzuk aurkitu zuten, mendian lau hankan zebilela.

Tiroa botatzera zihoazenean konturatu ziren hura ez zela piztia bat, gizasemea baizik.

1935ean jaioa, 1949an aurkitua Eskerrik asko esan eta udaletxera zuzendu nintzen, gauzak gehiago zehaztu nahian, eta han izan nuen lehendabiziko sorpresa.

- Mendian piztiak bezala aurkitu zuten baten datuak nahi ditut.

Andrea txikia zen eta oihu bat atera zitzaion. .

Gauzak bide onetik zihoazen.

Artxiberoarengana bidali ninduen andreak, eta han zeuden daturik elementalenak.

Biztanle guztiak bezala, gure haur basatia ere fitxaturik zegoen. .

Kasua gero eta harrigarriagoa ari zen bihurtzen.

Nola bizi ote izan zen Josetxo 14 urte arte? Zer gogoratzen ote zuen?.

Ikasi ote zuen heziketa eta konbibentziaren arau minimoenak? Pentsakizun hauekin andre txikia despeditzera eta eskerrak ematera joan nintzen.

Sospetxatu nuena. Horren beldurra neukan.

Beti, horrelako istorio ilunetan, bertsio asko egoten dira.

Jendearen fantasiak oso arin egiten du lan, eta batek ez du jakiten nori sinestu.

Ehiztariek aurkitu zuten? Guardia civil mendizale batek topatu zuen? Frantzillagako baserritar batek?.

Halere, bi pista berri nituen.

Banekien Josetxo Miserikordian sartu zuten fetxa: 1949ko ekainaren bata.

Banekien ere salaketa egin zuena, itxuraz Josetxo aurkitu zuena nor zen: Frantzillagako Patxi.

Pauso asko eman beharra neukan oraindik Josetxo Miserikordian aurkitu arte.

El Diario Vasco-ra itzuli nintzen taxian eta hango hemerotekara sartu nintzen.

Garaiko egunkarietan sonatua izan omen zen Josetxoren aurkikuntza.

Ea egunkariek zenbateraino nahasten zuten egia eta leienda.

Bi ordu egon nintzen, begiak kiskaldu eta mindu arte.

Egunkariek ez zuen bereizten egia eta leienda, ez zekartelako Josetxori buruz ezer.

Lerro bat ere ez.

Hoja parrokial baino zertxobait gehiago bakarrik ziren, Pako Buenok galdu zuen konbatea, Rita Haywort-en ezkontza Ali Khan printzearekin, baina Josetxoren drama ez zen inon agertzen.

Desesperaturik gelditu nintzen.

Ez ote nintzen sokaren azken muturrera iritsiko?.

Fantasiaren uhertzera heltzen zen kasu harrigarri bat neukan esku artean, eta ez nuen etsi nahi Josetxo zein neurritan otso eta zein neurritan gizon zen zehaztu eta argitu arte.

Beste taxi bati deitu nion. .